Get a Voki now!
Get a Voki now!
ESKEMA HAUNDIA IKUSTEKO, HEMEN KLIKATU
Helburu hezitzailea:
Vokiaren bidez, edozein gaia aurkeztea haurren arreta deitzeko. Kasu honetan, Pilotari buruzko gaia aurkezten da, Mindomo batean egindakoa. Mindomoaren bidez, haurrek Pilotari buruzko informazio lortu dezakete jakiteko nola jokatzen den eta zein aldaera ezberdin aurkitu dezaketen. Gainera, zein material erabili behar duten edo tako bat jokatzeko nola egin behar duten ikusi daiteke Mindomoan.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
-Ikasten ikasteko gaitasuna. Eskeman informazioa lortzen dute eta haurrek ikasten dute nola egiten diren gauza ezberdinak haien kabuz.
-Informazioa tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna. Voki-a azaltzen duena entzun ondoren, Mindomon aurkezten den informazioa erabili behar dute. Gainera, azken hau gauzatzeko teknologiak erabili behar izango dute.
Nori zuzendua:
Lehen hezkuntzako edozein zikloan erabili daiteke Vokia eta Mindomoa. Kasu honetan, 3. zikloko haurrei zuzenduta dago; ziklo honetan Heziketa Fisikoan lantzen den gaia baita.
Dakarren abantailak:
Haurrek Pilotaren munduan sartzeko erabili daiteke. Irakaslea klasetik kanpo ikusteko eskatu dezake Pilota gaia hasi baino lehenago, umeek gaiari buruz zerbait jakiteko edo informazio berria eskuratzeko.
Erabili beharreko errekurtsoak:
-Ordenagailua edo arbela digitala.
-Interneta.
-Voki-a
-Mindomoa
-Bideoak txertatzen badira (kasu honetan erabili dira), YouTube edo antzeko plataforma.
VOKIREN TUTORIALA.
Watch live streaming video from magisteritza at livestream.com
MINDOMOREN TUTORIALA.
Watch live streaming video from magisteritza at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario