DELITOS TECNOLOGICOS
AUKERAKETAREN ZERGATIA:
Artikulu hau aukeratu genuen, bertan azaltzen duelako teknologi berriek, delinkuentzia mota berriak ekartzen dituztela eta nola estatu askok zentsura eta murrizketaren bidea hautatu duten honekin amaitzeko, biztanleei zuzen erabiltzen erakutsi beharrean.
IRUZKINA:
Artikulu honetan, esaten digu nola oraindik ez dire munduko jende guztiarengana iritsi teknologi berriak eta guztien eskubidea izatetik eta guztiengana iristea bilatu ordez, estatu asko zensuratzera edo mugatzen ari direla azaltzen digu, eta nola delinkuente eta delinkuentzia mota berriak azaltzen ari diren, horren errua teknologia berriei egotziz. Hau oso planteamendu desegokia izanik, pertsona horiei galarazi beharko baizitzaien teknologi berriak erabiltzea eta ez guztiei. Gainera, teknologi berrien eskutan dago etorkizuneko (eta gaur egungo) hezkuntza.
Mugikorren arazoa ere azaltzen du, pertsonei egoera ez egokitan grabatu, argazkia atera... eta ondoren argazki horiek interneten argitaratzen baitiztuzten. Ez zaigu egokia iruditzen eta gainera pertsonen intimitatean sartzen dira, horregatik justizia, delitu mota hauek salatzen hasi zen. Beste moda bat ere sortu zen “happy slaping” deritzona, pertsona bati belarrondoko bat ematea eta grabatzea, eta inori ez zaigu egokia iruditzen eta noski salagarria da, baina hartutako neurriak, mugikorrak ez erabiltzen uztea, portatilen erabilera murriztea... ez zaizkigu egokiak iruditzen, ez arazoarekin amaitzeko ezta teknologi berriak modu egokian erabiltzen dituzten pertsonendako. Horrela lortzen dutena, ekintza burutu duena libre geratzea eta teknologi berrien erabiltzaileak fastidiatzea da, ekintzen autoreak identifikatzea oso zaila delako eta errezagoa delako denak sospesotxotzat hartzea.
Teknologi berri bat sortzen denean edo kulturaren parte bihurtzen denean, gizartearen betebehar edo eginkizuna da horren erabilera eta funtzionamendu egokia azaltzea eta ez ordez salatzea, gizartea herraminta bat izan beharko zen, gazteek zer egin daitekeen eta zer ez ikas zezaten.Gazteak direlako teknologi berri hauen erabilera ez egokian erortzen direnak, euren ongizaterako balio beharrean.
Gu preokupatzen gaituen arazo nagusia, ea hezkuntza garapen teknologiakoaren mailan jarriko den da, horrela bere potentzial guztia garatzeko. Horretarako prestatutako jendea eta noski inbertsio eta irakaslegoa prestatzeko programak beharrezkoak lirateke.
Teknologi berriek agerian jarri dute gaur egun jasaten dugun baloreen krisia eta gure ustez soluzioa, teknologia guztien esku jartzea da, gaizki erabiltzen dituztenak zigortuz eta euren funtzionamendu egokia erakutsiz, adin bakoitzera egokituz.
Laburbilduz, teknologia berriak ahalik eta jende gehienarentzat eskuragarri jartzea beharrezkoa da, baina teknologi horiek zuzen erabiltzen irakastea ere nahiatezkoa da bestela arazoak sortu daitezkelako modu ezegokian erabiltzeko arriskua egongo delako eta uste dugu behingoz ixiltasunaren legea hautsi beharra dagoela eta teknologi berriak min egiteko erabiltzen dituen pertsona salatu beharra dagoela. Gainera etorkizuneko hezkuntzan ezinbesteko tresna eta informazio iturria denez, berebiziko garrantzia du zuzen erabiltzen ikasteak.
ARTIKULUA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU
No hay comentarios:
Publicar un comentario