martes, 21 de diciembre de 2010

GLOGSTER

GABONAK




HELBURU HEZITZAILEAK:

     Programa honen bitartez, elortzea nahi duguna ez da teorikoki, beti egin den bezala gai bat ikastea eta kito, baizik eta, eginez eta, beraz, gai  horri buruz hausnartuz ikastea eta garatzea. horren arabera, ikasleak arituz, guk adibide bezala garatu dugun kartel elektroniko bat izango balitz bezala sortuko dute.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

   - Ikasten ikasteko gaitasuna: honekin esan nahi dudana da haurrak bere kabuz kartela sortzeko informazioa bilatuz ikasiko dute.
   - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: aurrean esan dugun bezala, kartela egiteko materiala, Internetetik bilatu beharko dute eta programa bera haiek erabiliko dute.
   - Giza eta Arte-kulturarako gaitasuna.

NORI ZUZENDUA:

    Ikasteko modu berezi hau, 3.zikloan erabiliko genute bereziki, nahiz eta aurreko zikloetan irakasleak berz prestatutako glogster batekin landu daitekeen gai txikiren bat.

ABANTAILAK:

    Ariketa honek dakarren abantaila da, honen bidez landutako edozein gai ez dutela denbora luzean ahaztuko, paper batean irakurrita izango balitz gertatzen ez den bezala.

ERREKURTSOAK:

    - Ordenagailua edo arbel digitala.
    - Internet.
    - Glogster




Watch live streaming video from magisteritza at livestream.com

domingo, 19 de diciembre de 2010

JIGSAW PLANET, OSATU PUZZLEA



Helburu hezitzailea:
Ikasleek ikastea nahi duguna  puzzle bidez ikastea lortzen dugu, hau da, irakurri eta gogoratuz ikasi beharrean, bistaz eta egiteaz baliatzen dira ikasteko. Beraiek egin ondoren, puzzlea osatuta dagoenean argi ikusten delako ikastea nahi duguna eta Euskal-Herria zein herrialdek osatzen duten jakiteaz aparte bakoitzak zeinekin egiten duen muga, zein dagoen iparrerago eta zein hegorago... ikusi eta ikasiko dute.

Landutako gaitasunak:
-Ikasten ikasteko gaitasuna: Beraiek egin behar dutela puzzlea kontuan harturik, ikasten ikasiko dute eta gainera bukatuta dagoenean kontzeptuak argiago ikusiko dituzte.
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Beharrezkoa dute daukaten informazioa tratatzea puzzlea ondo egiteko eta gainera programa erabiltzeko orduan teknologia digitala garatu eta erabili beharko dutenez, biak garatuko dituzte.

Nori zuzendua:
Ariketa hau, bigarren zikloko ikasleei bideratua egongo da, inguruneko ikasgaian eta Euskal-Herria ren gaian. Hala ere, hirugarren zilkoan ere erabil dezakegu.

Abantailak:
Programa honek hainbat abantaila eskaintzen ditu, adibidez, egiten dutena ondoren ikusi ahal dute eta dagoeneko puzzlea osatzen dutenean kontzeptuak argiago geratuko zaizkie, beraiei eginda eta idatzita eman ordez, beraiek egiten dutelako eta bistaz baliatuz hobeto ikasten dutelako.

Errekurtsoak:
-Jigsaw Planet programa
-Internet
-Ordenagailua
-Klase guztiarentzat egin nahi bada, arbel digitala

Tutoriala:


Watch live streaming video from nbaperu at livestream.com

sábado, 18 de diciembre de 2010

SCRATCH. IKAS DITZAGUN KIROLEN EZAUGARRIAK.

Conoce más sobre este proyecto

Helburu hezitzailea:
Erakustea nahi duguna edo irakasgaia, erakargarri bihurtzen du ikasleentzat, ohiko paper eta ariketak egin ordez, marrazki, mugimendu... daudelako eta horrek umearen interesa pizten du. Horrela umea ariketak egiteko gogotan egongo da eta gustora egingo ditu.

Landutako gaitasunak:
-Ikasten ikasteko gaitasuna: Ariketak bitarteko honekin egitean, atentzio gehiago jartzen dutenez, ikasten dutena hobeto barneratuko zaie burbuinean eta beraz modu esanguratsuago batean ikasiko dute, horrela gaitasun hau garatuz.
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Programa erabiltzean, daukaten informazioa sailkatzen ikasiko dute eta programaren erabilera jakin beharko dute erantzun egokiak emateko.


Nori zuzendua:
2. zikloko ikasleei zuzenduta dago eta guk heziketa fisikorako erabili dugun arren, hainbat materiatan erabil daiteke (matematika, ingurunea...). Hala ere, hirugarren ziklorako ariketak sortu daitezke.

Abantailak:
Modu tradizionalean ikasi beharrean, modu dibertigarri eta interaktiboan ikasten dute, erantzun zuzen eta jakintzak, azkarrago eta modu esanguratsuago batean barneratzen dituzte, hau da, ez ikasi eta berehala ahaztutzen, ondo barneratzen zaie.

Errekurtsoak:
-Scratch
-Ordenagailua
-Internet
-Klase guztiarentzat egin nahi bada, arbel digitala.   

Tutoriala:  


nbaperu on livestream.com. Broadcast Live Free

martes, 14 de diciembre de 2010

Sekuentzia didaktikoa. Argitalpen digitala.

Ikasleen ezaugarriak:
3. zikloko ikasleei zuzendua, bereziki 6. mailako ikasleei. 23 ikasle daude klasean, horietatik 13 mutil eta 10 neska. Atzerritarren bar badago, baina integratuta dago. Ikasleen gurasoek maila sozioekonomiko ertainekoak dira.

Kurrikulumean duen kokapena:
Heziketa Fisikoko irakasgaiaren barruan kokatuta dago, eskupilota garatzeko garaian.

Landutako gaitasunak:
-Ikasten egiteko gaitasuna. Takoak nola egin ikasiko dute.
-Norberaren autonomiarako gaitasuna. Azalpena eta gero haien kabuz, modu egokiaz, takoa egitea lortu behar dute.

Ikasleen eta irakaslearen partaidetza:
Ikasleen partaidetza aktiboa izango da (azalpena eta gero takoa ekoiztu behar dute), baita irakaslearena ere. Azken honek, laguntza eskeini eta gidatu beharko du.

Ikasleek ekoiztu beharrekoa:
Ikasleek takoak ekoiztu beharko dute pilotan aritu ahal izateko.

Beharrezko errekurtsoak:

-Takoa
-Mukia
-Esparadrapoa
-Guraizak/ Artaziak     

Pausuak:
1- Eskuak garbitu.
2- Materiala moztu.
3- Mukia itsatsi.
4- Pare bat esparadrapo ipìni.
5- Hatzen aspiko takoak ipini.
6- Esparadrapoz estali.
7- Hatzen takoak ipini.
8- Esparadrapo tira txikiekin takoa estali hatzaren inguruan. 

Ebaluazioa/Errubrika:
EBALUAKETA
        BAI
GUTXI-GORA-BEHERA
        EZ
Eskuak garbitu              %5
%100
%0
-%100
Material ondo moztu             %10    
%100
%50
-%75
Mukia egoki itsatsi             %15
%100
%40
-%40
Hasierako esparadrapoa ipini                %10
%100
%60
-%100
Hatzen azpiko takoak ipini eta esparadrapoarekin estali                      %25
%100
%0
-%100
Hatzen takoak ipini                 %25
%100
%0
-%100
Hatzen inguruan esparadrapoa jarri                %10
%100
%25
-%100
Sekuentzia digitalaren bideoa:  
   

lunes, 13 de diciembre de 2010

LIVE STREAM.

Helburu hezitzailea:
Alde batetik, irakaslearen azalpenak erakargarri egiten ditu ikasleentzat, azalpena interneten guk sortutako katean gordeta geratzeaz gain, umeak praktikoki eta ikusten dutelako egiten dena.Beste aldetik, haurrek egindako lanen azalpena aurkeztu dezakete ikasgela guztiarentzat eta irakaslearentzat ebaluazio tresna interesgarria bihurtu daiteke.

Landutako gaitasunak: 
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Ikusten duten informazioa praktikan jartzeko gaitasuna garatzen dute eta horretarako teknologi digitalen erabilera beharrezkoa da.
-Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Praktikan egiten ari direna eta azalpenetan momentu horretan esaten ari direna bat etorri beharko da azalpena ulergarria eta zentzuzkoa izateko.
-Ikasten ikasteko gaitasuna. Euren kabuz tutoriala ikusi eta gero azaldutakoa erabiltzen hasiko dira eta euren kabuz ikasiko dute bere erabilpena.

Nori zuzendua:
Bigarren eta hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago edozein materietan aplikatu daitekelako eta sekulako aukerak eskaintzen dituelako.

Dakarren abantailak: 
Klaseak etxetik ikusi al dira, ikalse bat gaixorik badago adibidez, klasea galdu eta atzeratuta geratu ordez, bere etxetik klasea jarraitu ahalko du, naiz eta fisikoki bertan ez egon.

Erabili beharreko errekurtsoak:   
-Interneta 
-Live Stream  
-Ordenagailua
-Mikrofonoa
-Webcam edo bideokamara
-Klasean ikusi nahi bada, arbel digitala edo proiektorea.

Watch live streaming video from magisteritza at livestream.com

jueves, 2 de diciembre de 2010

PIXTON. NOLA SENDATU ZAURI BAT.




Helburu hezitzailea: 
           Umeek ikusgarria eta entretenigarria den komiki sinple baten bidez ikasi ahal izango dute zauri bat egiterakoan, nola garbitu, nola sendatu.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia 
       Umeek komiki baten bidez, zauri bat nola sendatu behar den ikasiko dute,   kasu baten irudikapenaren bitartez. horren bitartean, beste balio batzuk garatzeko erabili dezakegu sekuentzietan zehar edozein balio aipatuz (zaborra zakarrontzira...).

Nori zuzendua
        Komiki eta sekuentzia didaktiko hau, Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklotik aurrera landu dezakegu.

Dakarren abantailak
       Komiki sinple honi esker, umeak hemendik aurrera buruan geratuko zaie zauri baten sendaketaren pausu sinpleak eta hemendik aurrera haien kabuz, kapazak izango dira zauri txikiak sendatzeko. Honi buruzko informazioa eta jarraitu beharreko pausuak teorikoki landu bagenitu, aipatuz eta haurrek buruz ikasiz, hirugarren egunerako ahaztuta izango zuten. modu honetan, berriz, burmuinean geratuko zaie konturatu gabe.

Erabili beharreko errekurtsoak
        Ordenagailua edo arbel digitala, eta internet.
        Pixton.



Watch live streaming video from magisteritza at livestream.com

5. EKARPENA

EDUCACIÓN VIRTUAL: AULAS SIN PAREDES

AUKERAKETAREN ZERGATIA:

      Artikulu hau aukeratu genuen, eskoletako gaur egungo errealitatea aurkezten duelako eta arazoaren hainbat arrazoi azaltzen dituelako.

IRUZKINA:
      Artikulu honetan bi gauzei garrantzia eman behar diegu. Alde batetik, material birtualen eta bitarteko berrien sorketa eta, eta beste aldetik, irakasle berrien formazioa konpetenteak izateko teknologiak aplikatzerakoan eta irakasle zaharren formazioa alfabetatzeko teknologi berrien testuinguruetan.
    Artikuluan esaten den bezala, gizartea aldaketa sakona jasan du azken urteetan teknologiak direla eta; hala ere, administrazioak ez du lortu eskola  egoera berriari egokitzea, ez espazioa, ez materiala. Ondorioz, eskoletan teknologi berriak ez dira guztiz aurrera eramaten eta metodo berdina erabiltzen da teknologiarekin edo teknologia-gabe. Egoera honetan bi arrazoi aurkitzen ditugu: irakasleen inkonpetentzia eta materialen falta edo zuzenean ez egotea. Argi dago administrazioa material didaktiko berria (arbela elektronikoa adibidez) eskaintzen duela, baina ez du irakasleriari formazio espezifikoa eskaintzen metodoa aldatzeko eta horren eraginez eskolek ez dute aurrera egiten. Honen arazo nagusia haurren formazio baxua eta konpetentzia falta da.
      Gaur egungo gizartean haurrek helduek baino gehiago dakite ordenagailu eta teknologien inguruan, haiek baitira natiboak testuinguru honetan, baina eskola gai izan behar da potentzial guztia ateratzeko eta teknologien erabilpen egokia gauzatzeko. Hau lortzeko, testuan jartzen den bezala, espezialista ezberdinen lanaren bidez lortu behar da, hots, pedagogoak eta ingeniari  informatikoak, adibidez, taldeka lan egitea material berriak sortzeko. Espezialista baten ezagutzak beste baten eskuetan jartzea eta alderantziz, helburu berdina lortzeko: material berria sortzea eskola eta irakasleek metodo eta heziketa hobea lortzeko. Oso zaila da hau aurrera eramatea, baina esfortzu pixka batekin eta administrazioaren finantzazioarekin egin daiteke.
    Artikuluan jartzen duen beste gauza interesgarria eskola kanpoko gela birtualak dira. Gela mota hau oso baliagarria dela ulertzen dugu. Haur batek gaixorik badago edo etxeko lanak egiterakoan arazoak baditu, interneten sartzen bere arazo guztiak argitu ditzake. Gainera, tutoretzak antolatu ahal dira eskolatik kanpo irakaslearen eta ikasleen arteko interakzioa emateko eta guztien artean arazo ezberdinei irteera emateko.
                                  
                                      ARTIKULUA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU