jueves, 2 de diciembre de 2010

5. EKARPENA

EDUCACIÓN VIRTUAL: AULAS SIN PAREDES

AUKERAKETAREN ZERGATIA:

      Artikulu hau aukeratu genuen, eskoletako gaur egungo errealitatea aurkezten duelako eta arazoaren hainbat arrazoi azaltzen dituelako.

IRUZKINA:
      Artikulu honetan bi gauzei garrantzia eman behar diegu. Alde batetik, material birtualen eta bitarteko berrien sorketa eta, eta beste aldetik, irakasle berrien formazioa konpetenteak izateko teknologiak aplikatzerakoan eta irakasle zaharren formazioa alfabetatzeko teknologi berrien testuinguruetan.
    Artikuluan esaten den bezala, gizartea aldaketa sakona jasan du azken urteetan teknologiak direla eta; hala ere, administrazioak ez du lortu eskola  egoera berriari egokitzea, ez espazioa, ez materiala. Ondorioz, eskoletan teknologi berriak ez dira guztiz aurrera eramaten eta metodo berdina erabiltzen da teknologiarekin edo teknologia-gabe. Egoera honetan bi arrazoi aurkitzen ditugu: irakasleen inkonpetentzia eta materialen falta edo zuzenean ez egotea. Argi dago administrazioa material didaktiko berria (arbela elektronikoa adibidez) eskaintzen duela, baina ez du irakasleriari formazio espezifikoa eskaintzen metodoa aldatzeko eta horren eraginez eskolek ez dute aurrera egiten. Honen arazo nagusia haurren formazio baxua eta konpetentzia falta da.
      Gaur egungo gizartean haurrek helduek baino gehiago dakite ordenagailu eta teknologien inguruan, haiek baitira natiboak testuinguru honetan, baina eskola gai izan behar da potentzial guztia ateratzeko eta teknologien erabilpen egokia gauzatzeko. Hau lortzeko, testuan jartzen den bezala, espezialista ezberdinen lanaren bidez lortu behar da, hots, pedagogoak eta ingeniari  informatikoak, adibidez, taldeka lan egitea material berriak sortzeko. Espezialista baten ezagutzak beste baten eskuetan jartzea eta alderantziz, helburu berdina lortzeko: material berria sortzea eskola eta irakasleek metodo eta heziketa hobea lortzeko. Oso zaila da hau aurrera eramatea, baina esfortzu pixka batekin eta administrazioaren finantzazioarekin egin daiteke.
    Artikuluan jartzen duen beste gauza interesgarria eskola kanpoko gela birtualak dira. Gela mota hau oso baliagarria dela ulertzen dugu. Haur batek gaixorik badago edo etxeko lanak egiterakoan arazoak baditu, interneten sartzen bere arazo guztiak argitu ditzake. Gainera, tutoretzak antolatu ahal dira eskolatik kanpo irakaslearen eta ikasleen arteko interakzioa emateko eta guztien artean arazo ezberdinei irteera emateko.
                                  
                                      ARTIKULUA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU

No hay comentarios:

Publicar un comentario