Hezkuntzak, nola aprobetxatzen du teknologia?
AUKERAKETAREN ZERGATIA:
Teknologi berriak gora teknologi berriak behera ari garenez etengabe, egokia iruditu zait idatzi hau komentatzea aipatzen baituelako gainetik irakasle asko zergatik garelako mundu berri honetan sartzeko beldur. Horren inguruan eztabaidatzea eta, beraz, arrazoi horiek argi izatea oso garrantzitsua izango da gure hurrengo pausurako: teknologia berriak erabiltzen ikasten hastea.
IRUZKINA:
Artikulu honetan esaten duen moduan, lehenengo gauza da ulertzea teknologia erabiltzeko aukera izatea ez dela behar dugun guztia, horrek eman ahal digun mami guztia ateratzeko eta aprobetxatzeko. Hobeto ulertzearren, artikuluan bertan erabilitako adibidea oso garbia ikusten dut: mikroondas-a.
Horren arabera, artikuluan zehar azaldu nahi dena da, garrantzia ez dela teknologia gure esku izatea eta edozein modutan erabiltzea, baizik eta, gure esku daukagun teknologia berri guzti horiek, jakitea zelan erabiltzen diren, horrek eskaini ahal dizkigun abantaila eta aurrera emateko aukera handi horiek erabiltzen eta aprobetxatzen jakitea.
Egoera hau aztertuz, kontura gaitezke oraindik jende asko dagoela egunerokotasunean daukagun aldaketa honen beldur dela. Horren arrazoiak ezberdinak izan ditzakete:
* Aurreko generazioaren jendea (gure kasuan irakasleak), ez duelako teknologi berriak inoiz erabili eta ez ditu horri buruzko inolako abileziarik.
* Bitarteko berri hauek, ondo kontrolatzen ez dituzten jendea, horrek menperatuko duten edo ez beldur dira eta, hortaz, bi aukera izango dute: ausartu erabiltzera edo ez ausartu.
* Edo, posible da ere, teknologia berriak erabiltzen jakitea haien kabuz, baina ez dakite haiek erabili dezaketen bitarteko hauek haien probetxurako zelan erabili.
* …
Artikuluak argi aipatzen duen moduan, arrazoi hauen laburbiltze edo hausnartze moduan, teknologia berri hauen erabilpena aspektu bat baldintzatzen du: ez du balio teknologia erabiltzen jakitearekin bakarrik eta horrek dakarren zalantza bakarra aztertzearekin bakarri, hau da, aztertu behar dena edo galdetu behar garena ez da teknologi berri hauek erabiltzea edo ez erabiltzea. Kontuan izan behar duguna da:
* Bitarteko bakoitzaren erabileraren modu ezberdinak
* Erabilerak zein onura eman ahal dizkit jakin beharko dut
* Arriskurik izan gabe erabilpen askea izateko menperatu beharko da
Orokorrean, beraz, teknologia berriak ezagutuz, ulertuz eta menperatuz erabili beharko ditugu haiek dakartzaten onurak gero eta gehiago garatuz eta aurreratuz.
ARTIKULUA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU
No hay comentarios:
Publicar un comentario