jueves, 2 de diciembre de 2010

2.EKARPENA

Influencia de las NTIC (Nuevas Tecnologías de la Información y las Comunicaciones) en la enseñanza

AUKERAKETAREN ZERGATIA:

    Artikulu hau aukeratu genuen, bertan oso ondo azaltzen dituelako NTIC-en ezaugarri eta alde onak nahiz eta gure ustez alde txar edo negatiborenbat ere izan ahal duen. Gainera irakaslearen papera aipatzen du eta oso interesgarria iruditu zitzaigun puntu hori.
    

IRUZKINA:   

    Artikulu honetan NTIC-ei (Nuevas Tecnologías de la Información y las Comunicaciones) buruzko ezaugarriak, eskaintzen dituen aukerak eta dituzten abantaila mordoa formakuntzan eta hezkuntzan aplikaturik azaltzen dizkigu, baita irakasleek eta planteatutako ariketek izan behar dituzten ezaugarriak ere, hezkuntza modu “berri” honetan.
    NTIC-ek estandarizazio eta adekuazio aukera handiak eskaintzen dizkie bakoitzaren behar pertsonalei eta hezkuntzarenei. Honek, aukera argi batean bihurtzen du deszentralizazioaren aurrean eta gainera kostuak eta denbora murriztu, behar gehiagori erantzuna eman, informazio gehiago lortzeko aukera... egiten dute. Argi dago, ezaugarri positibo asko dituela (formakuntza pertsonala eskaintzen du, nork bere aukeren arabera planteatu dezake ikaskuntza, erosotasuna... baina gure ustez kontrako puntuak ere badaude (batzuetan informazio ez oso fidagarria lor dezakete, errealitatearen ikuspuntu partziala eman dezakete, aislamentua sor dezake...) eta horregatik, nahiz eta NTIC-a  eskolan sartzearen alde egon ez dugu pentsa behar hauek sartzearekin arazo guztiak konponduko ditugula eta beti ere informazio egokia hautatzen eta baliagarria dena aukeratzen erakutsiko diegu, hau da, kritikoak izaten. Dagoen guztia ez baita ona ezta egia ere.
    Informazio eta komunikazioaren teknologiak (telebista, inprenta, irratia...), gure gizartean eta kulturan paper garrantzitsua jokatu dutela dio eta egia da eurak falta zaizkigunean soilik ohartu edo konturatzen garela teknologi horrek gure artean duen garrantziaz, baina uste dugu, garrantzi horren portzentai altu bat behintzat guk bertan sortutakoa dela eta berez beharrezkoak ez ditugun arren, mundu honetan ezinbesteko bihurtu ditugula.
    Irakaslea NTIC-ren inguruan modu ezberdinetan kontsideratua dago: Prozesu guztiaren kordinatzaile moduan, informazio emaile eta jarrera eta jakintzen igorle moduan, motibatzaile moduan... Gu guztiz ados gaude baieztapen hauekin baina uste dugu, gaur egun behintzat, ez dituztela nahikoa baliabide jartzen ez irakasle hauen formakuntzan ezta materialaren hornikuntzan ere. Horregatik, irakaslegoan paper aldaketa proposatzen da eta ondorengo printzipioak planteatu: Partehartzean eta ikaslearen errespontsabilitatean jartzea bere prozesua, bakoitzari egokitutako informazioa eta aukerak ematea... Hauek guztiak ikaslearen hezkuntza prozesuan lagundu dezakete baina gure ustez, egoki erabiltzea beharrezkoa da, soilik teknologia erabiltzeak ez baitu ezer segurtatzen, irakalsea gainean egotea eta prozesua zuzen doela segurtatzeari ezinbestekoa deritzogu.
    Laburbilduz, ederki deritzogu informazioaren eta komunikazioaren teknologi berriak hezkuntzan murgiltzeari, etorkizunean teknologiaren garrantzia handituz joango delako eta ikasleentzat beharrezkoa izango delako etorkizunean baina irakaslearen papera nabarmendu nahi dugu, berak lagundu behrako diolako ikalseari eta gida moduko bat izango da eta bertan emandako informazioa modu kritikian tratatzen erakutsi beharko lukeela uste dugu.
                                         ARTIKULUA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU

No hay comentarios:

Publicar un comentario