sábado, 18 de diciembre de 2010

SCRATCH. IKAS DITZAGUN KIROLEN EZAUGARRIAK.

Conoce más sobre este proyecto

Helburu hezitzailea:
Erakustea nahi duguna edo irakasgaia, erakargarri bihurtzen du ikasleentzat, ohiko paper eta ariketak egin ordez, marrazki, mugimendu... daudelako eta horrek umearen interesa pizten du. Horrela umea ariketak egiteko gogotan egongo da eta gustora egingo ditu.

Landutako gaitasunak:
-Ikasten ikasteko gaitasuna: Ariketak bitarteko honekin egitean, atentzio gehiago jartzen dutenez, ikasten dutena hobeto barneratuko zaie burbuinean eta beraz modu esanguratsuago batean ikasiko dute, horrela gaitasun hau garatuz.
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Programa erabiltzean, daukaten informazioa sailkatzen ikasiko dute eta programaren erabilera jakin beharko dute erantzun egokiak emateko.


Nori zuzendua:
2. zikloko ikasleei zuzenduta dago eta guk heziketa fisikorako erabili dugun arren, hainbat materiatan erabil daiteke (matematika, ingurunea...). Hala ere, hirugarren ziklorako ariketak sortu daitezke.

Abantailak:
Modu tradizionalean ikasi beharrean, modu dibertigarri eta interaktiboan ikasten dute, erantzun zuzen eta jakintzak, azkarrago eta modu esanguratsuago batean barneratzen dituzte, hau da, ez ikasi eta berehala ahaztutzen, ondo barneratzen zaie.

Errekurtsoak:
-Scratch
-Ordenagailua
-Internet
-Klase guztiarentzat egin nahi bada, arbel digitala.   

Tutoriala:  


nbaperu on livestream.com. Broadcast Live Free

No hay comentarios:

Publicar un comentario