domingo, 19 de diciembre de 2010

JIGSAW PLANET, OSATU PUZZLEA



Helburu hezitzailea:
Ikasleek ikastea nahi duguna  puzzle bidez ikastea lortzen dugu, hau da, irakurri eta gogoratuz ikasi beharrean, bistaz eta egiteaz baliatzen dira ikasteko. Beraiek egin ondoren, puzzlea osatuta dagoenean argi ikusten delako ikastea nahi duguna eta Euskal-Herria zein herrialdek osatzen duten jakiteaz aparte bakoitzak zeinekin egiten duen muga, zein dagoen iparrerago eta zein hegorago... ikusi eta ikasiko dute.

Landutako gaitasunak:
-Ikasten ikasteko gaitasuna: Beraiek egin behar dutela puzzlea kontuan harturik, ikasten ikasiko dute eta gainera bukatuta dagoenean kontzeptuak argiago ikusiko dituzte.
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Beharrezkoa dute daukaten informazioa tratatzea puzzlea ondo egiteko eta gainera programa erabiltzeko orduan teknologia digitala garatu eta erabili beharko dutenez, biak garatuko dituzte.

Nori zuzendua:
Ariketa hau, bigarren zikloko ikasleei bideratua egongo da, inguruneko ikasgaian eta Euskal-Herria ren gaian. Hala ere, hirugarren zilkoan ere erabil dezakegu.

Abantailak:
Programa honek hainbat abantaila eskaintzen ditu, adibidez, egiten dutena ondoren ikusi ahal dute eta dagoeneko puzzlea osatzen dutenean kontzeptuak argiago geratuko zaizkie, beraiei eginda eta idatzita eman ordez, beraiek egiten dutelako eta bistaz baliatuz hobeto ikasten dutelako.

Errekurtsoak:
-Jigsaw Planet programa
-Internet
-Ordenagailua
-Klase guztiarentzat egin nahi bada, arbel digitala

Tutoriala:


Watch live streaming video from nbaperu at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario