La tecnología y la educación.
AUKERAKETAREN ZERGATIA:
Artikulu honetan agertzen da metodologia eta teknologi berrien arteko harremana, hau da, teknologi berrien sorrera, metodologia aldatu behar duela eta zein den gornuaren eta irakasleen erantzukizuna . Nahiz eta artikuluan gauza batzuekin ados ez egon, artikulua interesgarria da.
IRUZKINA:
Artikulu honetan puntu oso bitxiak agertzen dira. Puntu horietan errealitatean gertatzen dena irudikatzen dute.
Hasieran, Juan Francisco Diez idazten du, nola gaur egun teknologiak heziketan beharrezkoak diren. Izan ere, kontuan izan behar dugu eskola ikasleak sozializatzen dituela eta bere eginkizuna ikasleen premiei erantzutea dela. Hau kontuan hartuta, ulertu behar dugu, irakasleok teknologiak erabili behar dugula nahi eta ez, gaur egungo irakasle bat teknologiak erabiltzen ez baditu, ez du lortuko irakasle oso ona izatea.
Juan Carlos Rodriguez artikuluan aipatzen du, hezkuntzako metodologia txarra dela esaten duelako, hau da, pentsatzen du gobernuak ez duela kasurik egiten teknologiei. Gure ustez, ez du arrazoi osoa,baina bai esaten du egia gauza batean; gobernuak teknologiak eskaintzen ditu eskolei, baina irakasle “zaharrei” ez die formakuntza ematen teknologi horiek metodologi berri batekin erabiltzeko eta bitarteko berriak egoki erabiltzeko.
Artikuluaren bigarren zatian, unibertsitatean sortu diren campus birtualei buruz hitz egiten du adibide on bat bezala. Gure ustez, campus birtualak ez dira ezertarako balio funtzio ona ez badute, hots, irakasleok erabili ditzakegu informazio eskaintzeko edo ariketak bidaltzeko, baina horretarako ez dugu behar campus birtual bat, bakarrik korreo elektronikoa edo klaseetan material hori ematea. Berriz, aplikazio txar baten aurrean aurkitzen gara, metodologi klasiko baten aurrean eta ez gara konturatzen metodologia aldatu behar dugula edo bitarteko berriei egokitu, hezkuntza esanguratsua gauzatzeko.
Bukatzeko, oso interesgarria da azkeneko lerroetan jartzen duena: irakasle askok erreminta izan arren, ez dute erabiltzen. Irakasle askok, lehen esan dugun bezala, teknologiak ez dute erabiltzen edo txarto erabiltzen dute ez dakitelako nola erabili; formakuntza ez dutelako eta oso zaila egiten zaie teknologiak erabiltzea. Beste irakasle batzuk, teknologiak ez dute erabiltzen ez dutelako nahi eta ez dira konturatzen lortzen duten bakarra ikasleei kalte egitea dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario