lunes, 13 de diciembre de 2010

LIVE STREAM.

Helburu hezitzailea:
Alde batetik, irakaslearen azalpenak erakargarri egiten ditu ikasleentzat, azalpena interneten guk sortutako katean gordeta geratzeaz gain, umeak praktikoki eta ikusten dutelako egiten dena.Beste aldetik, haurrek egindako lanen azalpena aurkeztu dezakete ikasgela guztiarentzat eta irakaslearentzat ebaluazio tresna interesgarria bihurtu daiteke.

Landutako gaitasunak: 
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Ikusten duten informazioa praktikan jartzeko gaitasuna garatzen dute eta horretarako teknologi digitalen erabilera beharrezkoa da.
-Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Praktikan egiten ari direna eta azalpenetan momentu horretan esaten ari direna bat etorri beharko da azalpena ulergarria eta zentzuzkoa izateko.
-Ikasten ikasteko gaitasuna. Euren kabuz tutoriala ikusi eta gero azaldutakoa erabiltzen hasiko dira eta euren kabuz ikasiko dute bere erabilpena.

Nori zuzendua:
Bigarren eta hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago edozein materietan aplikatu daitekelako eta sekulako aukerak eskaintzen dituelako.

Dakarren abantailak: 
Klaseak etxetik ikusi al dira, ikalse bat gaixorik badago adibidez, klasea galdu eta atzeratuta geratu ordez, bere etxetik klasea jarraitu ahalko du, naiz eta fisikoki bertan ez egon.

Erabili beharreko errekurtsoak:   
-Interneta 
-Live Stream  
-Ordenagailua
-Mikrofonoa
-Webcam edo bideokamara
-Klasean ikusi nahi bada, arbel digitala edo proiektorea.

Watch live streaming video from magisteritza at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario