Helburu hezitzailea:
Umeek ikusgarria eta entretenigarria den komiki sinple baten bidez ikasi ahal izango dute zauri bat egiterakoan, nola garbitu, nola sendatu.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Umeek komiki baten bidez, zauri bat nola sendatu behar den ikasiko dute, kasu baten irudikapenaren bitartez. horren bitartean, beste balio batzuk garatzeko erabili dezakegu sekuentzietan zehar edozein balio aipatuz (zaborra zakarrontzira...).
Nori zuzendua
Komiki eta sekuentzia didaktiko hau, Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklotik aurrera landu dezakegu.
Dakarren abantailak
Komiki sinple honi esker, umeak hemendik aurrera buruan geratuko zaie zauri baten sendaketaren pausu sinpleak eta hemendik aurrera haien kabuz, kapazak izango dira zauri txikiak sendatzeko. Honi buruzko informazioa eta jarraitu beharreko pausuak teorikoki landu bagenitu, aipatuz eta haurrek buruz ikasiz, hirugarren egunerako ahaztuta izango zuten. modu honetan, berriz, burmuinean geratuko zaie konturatu gabe.
Erabili beharreko errekurtsoak
Ordenagailua edo arbel digitala, eta internet.
Pixton.
Watch live streaming video from magisteritza at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario